Amavirren eguneko zentroak

Harretarik hoberena adineko pertsonentzako euren etxeetatik urrundu gabe

Amavirrek eguneko 40 zentro kudeatzen ditu. 1.415 plaza eskaintzen ditu, 6 Autonomia Erkidegotan. Hala, erabiltzaileek euren etxeetan bizitzen jarraitzeko aukera izaten dute, eta, aldi berean, euren egoera fisikorako, kognitiborako eta emozionalerako onuragarriak diren ariketak egiteko aukera daukate.

Profesionalak

Profesionalak

Arreta berezia jartzen dugu profesional hoberenak aukeratzerakoan, esperientziadunak eta adineko pertsonak zaintzeko bokazioa dutenak hautatzen ditugu, eta euren motibazioaz eta garapen pertsonalaz eta profesionalaz arduratzen gara.

Gune erosoa

Gune erosoa

Eguneko zentroak leku abegitsuak dira. Euren egongela, jangela eta jarduera gelak dituzte, eta egoitzetako espazio komunak erabil ditzakete, hala nola gimnasioa. Erabiltzaileek egoitzan igarotzen dute eguna, eta arratsaldean euren etxeetara itzultzen dira.

Banan-banako jarraipena

Banan-banako jarraipena

Adineko pertsonak arreta osoa eta pertsonalizatua jasotzen du. Bere egonaldian zehar programa ezberdinetan parte hartzen du, baita tailer eta jardueratan ere. Helburua da bere autonomia indartzea, bere emozio egoera eta soziabilitatea hobetzea, eta adinarekin sortzen diren gaixotasunak ekiditea.

Zer dira eguneko zentroak?

Zer eskaintzen dute eguneko zentroek?

Adineko pertsonei

  1. Ez dira euren etxetik urruntzen, ezta beren ingurunetik, ohituretatik, familiatik ere; eta, horrenbestez, ez dira euren eguneroko bizitzatik urruntzen.
  2. Euren psikomotrizitatea eta bizitza kalitatea hobetzen dute, beren baldintza fisikoetara egokituriko fisioterapia eta errehabilitazio ariketei esker.
  3. Estimulazio programei esker euren gaitasun kognitiboak mantentzen eta hobetzen dituzte edo balizko dementziak atzeratzen dituzte.
  4. Euren autonomia eta independentzia sustatzen dute, eguneko ariketak eta jarduerak egin ahal izateko.
  5. Mantenerse socialmente activos, en contacto con otras personas y con sus entornos, mediante actividades de animación, visitas, excursiones.
  6. Elikadura egoki bat bermatzen dute, orekatua, eta euren behar nutrizionaletara egokitua.
  7. Euren egoera emozionala hobetzen du, eta antsietate, depresio, dolu… egoerei aurre egiten die.

Familiei

  1. Euren adineko pertsonaren bizi kalitatea hobetuko duenaren konfiantza eta bere autonomia mantentzeko eta soziabilizazioa eta gaitasun fisikoak, mentalak, emozionalak eta portaera landuko direnaren bermea.
  2. Euren adinduek osasun jarraipen profesionala izango dutela jakitea, eta euren tratamenduak eta medikuaren argibideak gertutik jarraituko direla jakitea.
  3. Euren adineko pertsonaren inguruko informazioa, aholkuak eta argibideak jasotzeko aukera eskaintzen die, zainketak etxean egiten jarraitu ahal izateko.
  4. Arnasgunerako orduak izatea, bestelako jarduera pertsonalak edo profesionalak egiteko; euren bizi kalitatea ere hobetuz.
  5. Pertsona adindua bere inguruan egotearen lasaitasun emozionala, ez dela bere etxetik urrunduko, alegia.
  6. Narriadura sintomak dituzten adineko pertsonen kasuan, poliki-poliki zaharren etxeetara egokitzen joanen direla jakitea. Ostean, zahar etxean sartzeko aukera izanen dute, narriadura areagotzen bada, eta etxean egoteko baldintzak zailtzen bazaizkie.

Eguneko zentroak

Kanariak

  • Amavir Haría
    (Haría - Lanzarote)
  • Amavir Tejina
    (Tejina)
  • Amavir Tías
    (Tías - Lanzarote)

Gaztela eta Leon

  • Amavir El Encinar del Rey
    (Valladolid)

Gaztela Mantxa

  • Amavir El Balconcillo
    (Polígono de El Balconcillo)
  • Amavir El Pinar
    (Chillarón de Cuenca)
  • Amavir Las Hazas
    (Hellín)
  • Residencia Don Quijote
    (Tomelloso – Ciudad Real)
  • Residencia La Alameda
    (Azuqueca de Henares – Guadalajara)

Katalunia

  • Amavir Diagonal
    (Bartzelona)
  • Amavir Horta
    (Bartzelona)
  • Amavir Sant Cugat del Vallès
    (Sant Cugat del Vallès)
  • Amavir Teià
    (Teià)
  • Amavir Vilanova del Camí
    (Vilanova del Camí)

Madril

  • Amavir Alcalá de Henares
    (Alcalá de Henares)
  • Amavir Alcorcón
    (Alcorcón)
  • Amavir Arganzuela
    (Distrito Arganzuela)
  • Amavir Cenicientos
    (Cenicientos)
  • Amavir Ciudad Lineal
    (Madril)
  • Amavir Colmenar
    (Colmenar Viejo)
  • Amavir Coslada
    (Coslada)
  • Amavir Getafe
    (Getafe)
  • Amavir Humanes
    (Humanes de Madrid)
  • Amavir La Marina
    (San Sebastián de los Reyes)
  • Amavir Nuestra Casa
    (Collado Villalba)
  • Amavir Patones
    (Patones)
  • Amavir Pozuelo
    (Pozuelo de Alarcón)
  • Amavir Puente de Vallecas
    (Distrito de Vallecas)
  • Amavir San Agustín
    (San Agustín del Guadalix)
  • Amavir Torrejón
    (Torrejón de Ardoz)
  • Amavir Usera
    (Distrito de Usera)
  • Amavir Valdebernardo
    (Distrito de Vicálvaro)
  • Amavir Villanueva de la Cañada
    (Villanueva de la Cañada)
  • Amavir Villaverde
    (Madril)

Nafarroa

  • Amavir Argaray
    (Iruñea)
  • Amavir Betelu
    (Betelu)
  • Amavir Ibañeta
    (Erro)
  • Amavir Mutilva
    (Mutiloa)
  • Amavir Oblatas
    (Iruñea)
Informazioa eskatu