Profesionalak

Amavirren lan egiten duten profesionalak kualifikatuta daude eta adineko pertsonei zerbitzua eskaintzeko bokazioa dute

Profesionales Amavir

Pertsona helduentzako egiten dugu lan, hots, benetako bokaziorekin hartzen dugu geure erantzukizuna.

Amavirreko lantaldea zuzeneko harremana eskaintzen duten profesionalek osatzen dute. Euren xedea da erabiltzaile bakoitzaren ongizatea hobetzea. Lantaldea profil anitzetako profesionalek osatzen dute (gerokultoreak, mediku eta erizain taldea, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak, gizarte laneko eta psikologiako profesionalak, eta abar). Euren helburua da adineko pertsonari behar duen guztian laguntzea eta zaintzea.

Eguneroko lana elkarri aberasteko agertokian bilakatzen da, non langileek, erabiltzaileek eta senitartekoek elkarren arteko harreman horretan elikatzen diren.

Hori dela eta, langilerik hoberenak hautatzen saiatzen gara, hau da, prestakuntzarik hoberenak dituztenak, baina, aldi berean, giza gaitasunak eta adineko pertsonekiko errespetua eta maitasuna izateko konpromisoa dutenak.

Halaber, langilea hautatu ostean, euren lanean motibaturik, harro eta aitortuak izatea nahi dugu. Horregatik, lanpostuen kalitatean eta egonkortasunean egiten dugu apustu, eta etengabeko prestakuntza, garapen profesionala, barne promozioa, berdintasuna, lana eta familiaren arteko kontziliazioa, segurtasuna, laneko osasuna eta elbarritasuna duten lagunen lan integrazioa sustatzen ditugu.