Kalitate politika

Amavirren pertsonetan oinarritzen den arreta eredu batekin egiten dugu lan, etengabeko hobekuntzarekin bat egiten duen ereduarekin, hain zuzen ere

Política de Calidad

Kalitatea eta goi mailako espezializazioa zainketetan dira Amavirren zigiluak. Horiei esker, sariak eta aitortzak jaso ditugu, eta, batez ere, gure bezeroen eta gurekin lan egiten duen administrazio publikoaren konfiantza jaso.

Amavirren pertsonetan ardatza duten kudeaketa ereduak ezartzen ditugu, etengabeko hobekuntzan oinarritzen direnak, alegia. Gure egoitza guztiek dute ISO 9001 kalitate ziurtagiria, eta sarritan egiten ditugu barne eta kanpo auditoriak, eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Amavirren ere garrantzia handia ematen diogu gure egoitzen erabiltzaileen eta haien senitartekoen iritziari. Horretarako, urtean behin gogobetetze inkestak egiten ditugu eta aldiro bilerak egiten ditugu; euren eskura ezartzen dugu Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua.