Gure filosofia

Amavirren gure erabiltzaileen eta euren senitartekoen bizitza kalitatea hobetzea dugu helmuga, maitasuna eta profesionaltasuna uztartuz

Nuestra filosofía

Amavir izenaren jatorria Adavir eta Amma enpresen bat egitetik dator. Osaketa hori identitate korporatiboan islatzen da, eta aurreko identitateak errespetatzen dira.

Amavir izena taldea eta langileak gidatzen dituen bi helburu nagusienekin bat egiten du: Amar (maitatu, gaztelaniaz: maite, arrera, errespetua…) eta Vivir (bizi, gaztelaniaz: erabiltzaileen eta senitartekoen bizimodua hobetu).

Bi hitz horiek, Maite eta Bizi, lantzen dugun filosofia laburtzen dute, eta gure Misioaren, Ikuspuntuaren eta Baloreen oinarrian daude. Geure burua horrela deskribatzen dugu: “Pertsona adinduen, mendekotasuna dutenen eta euren senitartekoen bizi-kalitatea hobetzea eta ongizatea bermatzea helburu duen taldea gara. Beren beharrei erantzuna emateko goi mailako sistema asistentziala dugu, zeinetan profesionaltasunak eta pertsonekiko maitasunak, arretak, eta errespetuak bat egiten duten; finean, euren etxean bezala egotea bilatzen dugu”.