Egoitza erosoak eta atseginak

Gure helburua da adineko pertsona bere etxean bezala egotea, baina arretarik hoberenarekin

Centros confortables

Amavir egoitzak gure adineko pertsonen etxe berria izateko sortu dira; horregatik, ongi zaintzen dugu bertan sortzen den familia giro atsegin eta abegitsua.

Egoitzak bizikidetza unitateetan egituratzen dira, zeinetan antzeko osasuna duten pertsonak elkarrekin bizi diren. Praktikan, unitate hauek egoitza txikiak bezala funtzionatzen dute, eta aukera ematen dute erabiltzaileen gertuko jarraipena egiteko. Guztiek dute euren jangela eta egongela; etxeko giroa sortzen laguntzen dute. Bakarkako logelen alde egiten dugu,  erabiltzaileek euren gustura atondu ditzaketenak, hain zuzen. Alzheimer gaixotasuna duten pertsonentzako unitate bereziak ditugu, baita jarrera trastornoak eta bestelako dementziak dituztenentzako ere.

Egoitzak eremu berdez eta zabalez inguratzen dira azpiegitura eta ekipamendu modernoak dituzte, inolako langa arkitektonikorik gabe. Euren kokapen onari esker erraz irits daiteke garraio publikoan.